Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.4. Premiazko prozeduraren prestaketa maila
Gipuzkoako foru Aldundiak adierazi du 2007an abiarazitako premiazko prozedura ez zela 2008 arte informatikoki erregistratzen hasi. Horregatik ez dago 2007ri buruzko daturik lurralde historiko horretarako. Halaber, adierazi digu premiazko prozedura interesatuak eskatuta, ofizioz edo oinarrizko gizarte zerbitzuak premia hori justifikatzeko arrazoiak daudela uste duenean abiaraz daiteke. Arrazoirik ohikoena pertsona ospitalean ingresatuta egon –iktus, haustura, eta abarrengatik eriondo– eta etxera itzultzerik ez izatea (laguntza sare nahikorik ez izateagatik) da. Ez dago egoeren zerrenda tasaturik, oinarrizko gizarte zerbitzuaren esku uzten da.
Arabako Foru Aldundiak adierazi digu premiazko prozedura eskatzaileak bere zaintzari buruzko ezohiko premiazko inguruabarrak biltzen dituenean erabiltzen dela. Adibidez, hori izan da arreta premia handia izanda bizitzeko tokirik eta gizarte laguntzarik ez zuten pertsonen kasua, edo tetraplegia izanda premiazko arreta behar zuen haurrarena. Gainontzeko kasuetan, etxeko laguntza zerbitzua abiarazi da, gehienez ere 48 orduren buruan. Premiazko prozedura, araudiaren arabera, egokiena den zerbitzuaren izaerari dagokion arloko zuzendariordetza teknikoaren justifikazio txostenarekin abiatzen da; horrekin, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeko zuzendaritza-gerentziak, salbuespenez, arrazoitutako ebazpenaren bidez, zerbitzua eslei dezake. Premiazko espediente horiek lehentasunez izapidetzen dira eta ebatzi eta jakinarazteko gehienezko epea bost egun naturalekoa da, eskabidea aurkezten denetik zenbatuta. Halako kasuetan, zerbitzuaren esleipena behin-behinekoa da, gehienez ere hilabeterako. Lehenago eskatu ez balu eta salbuespenez esleitutako zerbitzua Autonomiarako eta Mendetasunarentzako Arretarako Sistemaren katalogoan badago, onuradunak mendetasuneko egoera onartzeko eskatu beharko du. Halako kasuetan, mendetasuneko balorazioa ebazteko epeak hamabost egun baliodunekoak baino ez dira izango.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi digu prozedura hori, minusbaliotasuna duten pertsonentzat ere aurreikusita egon arren, batez ere adinekoen kasuan abiarazten dela eta egoitza baliabide batean sartzera dagoela bideratuta. Babesgabetasun handiko egoerak dira (familiaren laguntzarik eza, baliabide ekonomikorik eza, tratu txarren egoerak, arretarik eza, etab.) eta oinarrizko gizarte zerbitzuak jakinarazten du komenigarria den.
PREMIAZKO PROZEDURAREN PRESTAKETA MAILA 2007 | ||||
PROZEDURAK GUZTIRA | PROZEDURA ARRUNTAK | PREMIAZKO PROZEDURAK | ||
Kop. | % | |||
Araba | 5.909 | 5.885 | 24 | 0,41 |
Bizkaia | 13.484 | 13.430 | 54 | 0,4 |
Gipuzkoa | -- | -- | -- | -- |
PREMIAZKO PROZEDURAREN PRESTAKETA MAILA 2008 | ||||
PROZEDURAK GUZTIRA | PROZEDURA ARRUNTAK | PREMIAZKO PROZEDURAK | ||
Kop. | % | |||
Araba | 4.446 | 4.432 | 14 | 0,31 |
Bizkaia | 14.004 | 13.548 | 456 | 3,26 |
Gipuzkoa | 15.750 | 14.630 | 1.120 | 7,11 |
GUZTIRA | 34.200 | 32.610 | 1.590 | 4,65 |
PREMIAZKO PROZEDURAREN PRESTAKETA MAILA 2009 | ||||
PROZEDURAK GUZTIRA | PROZEDURA ARRUNTAK | PREMIAZKO PROZEDURAK | ||
Kop. | % | |||
Araba | 3.540 | 3.524 | 16 | 0,45 |
Bizkaia | 13.802 | 13.285 | 517 | 3,74 |
Gipuzkoa | 14.386 | 11.997 | 2.389 | 16,6 |
GUZTIRA | 31.728 | 28.806 | 2.922 | 9,21 |
Ikusi dugunez, Arabako aldundiak gutxitan jotzen du premiazko prozedura. Hura, ordea, Arabako Aldundiak emandako informazioarekin argitu behar da; izan ere, haren arabera, praktikan, "premiaren kontzeptua baino gehiago ezohikotasunarena hartzen dute aintzat". Horrela, adierazi digunez, "mendetasuna duten pertsonei dagokienez, kasuak batez ere adinekoei dagozkie; ospitalean sartu ondoren, gertatu ohi da pertsonak zaintza handiak behar dituen egoeran edo laguntza sare naturalean gabeziak izanda itzuli behar duela etxera; balorazioa eginda izan ohi du; halako kasuetan egoitza pribatuen sarea eta egoitzetako egonaldi laburretarako prestazioak erabiltzen dira eta ez zaio izapidetzeari itxaroten: lehenbizi pertsona egoitzan sartzen da eta, ondoren, izapideak egiten dira; halako egoerei ez diegu premiazko prozedura esaten, ezohikotasunaren kontzeptua, berehalako esku-hartzea, aplikatzen diegu; premiazko prozedurentzat gordetako hitzordu kupo bat geneukan baina, erabiltzen ez zirenez, kendu egin dira".
Bizkaiari dagokionez, tresna horrek lekua irabazi du, 2009an, hasitako prozedura guztien %3,74 izan arte.
Gipuzkoan, premiazko prozedura kasuen %16,60an sartu da.
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 0,41 | 0,31 | 0,45 |
Bizkaia | 0,4 | 3,26 | 3,74 |
Gipuzkoa | 7,11 | 16,6 |